martes, 10 de marzo de 2009

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA BLOGAK IRAKASKUNTZAN

Teknologia berriak ikastetxeetan sartu behar direla inork ez dauka dudarik, baina zergatik? hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, hala nola, txat solasguneak, eskolako web orrian agertu daiteen informazioa baliagarria (oharrak, ICP, ordutegiak,...), internet-en erabilgarritasuna (ikaslek edozein gaiari buruzko informazioa aurkitzeko), etab.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrietan trebatua den Iker Laskibar-en artikulu honetan informazio gehiago aurki dezakezue.
Hona hemen, teknologiak hezkuntzan duen eta izan dezakeen eragina etorkizuenean azaltzen duen bideo bat:
Hala ere, zalantzarik gabe, 2005. urtea blogen iraultzaren urtea izan zen. Blogarien hazkundea izugarria izan da eta horren ondorioz, blogen inguruan sortu eta garatu diren tresna eta aplikazioen kopurua etengabe hazten joan da. Blog-a, informazioa eta ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko filosofia berria izateaz gain, irakaskuntzan dihardugunontzat gure ikas prozesuetan eragiteko aukera berria da baita ere(erabilterrazak direlako, Ikasleen partaidetza bultzatzen dutelako, etab.).
Informazio gehiago edukitzeko Mikel Etxarri, Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslearen artikulu osoa irakurtzeko aukera eskaintzen dizuet.
Bideo honetan Blogak argitaratzeko modu erraza aurkezten da:



1 comentario: