sábado, 11 de abril de 2009

REMOVE bideoari buruzko idazpena

Denok dakigu kontrolatuak gaudela, baina zein puntutaraino? Behar bada, hobeto da ez jakitea norainoko gauden kontrolatuak.

Bideoan esaten den bezala, gure datuak enpresa askoren menpe daude,"Datuen trafikoa" deituriko negozio berri baten aurrean aurkitzen gara. Mende honetan ohikoak diren mugikorrak, internet konexioak, GPS-ak, etab. informazio igorleak dira eta beraz momentu guztian kontrolatuak gaude. Dispositibo horiek ezinbestekoak bihurtu dira gure eguneroko bizitzan eta beraz oso zaila litzateke horietatik ihes egitea.

Esan ohi da askeagoak garela, baina guzti honen arabera, ez gaude kontrolatuagoak?

lunes, 23 de marzo de 2009

Testu birsartua


MAITE ZAITUT. (Takolo, Pirritx eta Porrotx).
Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.

Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.

Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut

Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut.




markesina

gaurko aproba polita
Idazten dugu beste testu bat normala eta edukin gehiagoreki eta horrela jarraitzen dugu eta abar.

martes, 10 de marzo de 2009

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA BLOGAK IRAKASKUNTZAN

Teknologia berriak ikastetxeetan sartu behar direla inork ez dauka dudarik, baina zergatik? hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, hala nola, txat solasguneak, eskolako web orrian agertu daiteen informazioa baliagarria (oharrak, ICP, ordutegiak,...), internet-en erabilgarritasuna (ikaslek edozein gaiari buruzko informazioa aurkitzeko), etab.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrietan trebatua den Iker Laskibar-en artikulu honetan informazio gehiago aurki dezakezue.
Hona hemen, teknologiak hezkuntzan duen eta izan dezakeen eragina etorkizuenean azaltzen duen bideo bat:
Hala ere, zalantzarik gabe, 2005. urtea blogen iraultzaren urtea izan zen. Blogarien hazkundea izugarria izan da eta horren ondorioz, blogen inguruan sortu eta garatu diren tresna eta aplikazioen kopurua etengabe hazten joan da. Blog-a, informazioa eta ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko filosofia berria izateaz gain, irakaskuntzan dihardugunontzat gure ikas prozesuetan eragiteko aukera berria da baita ere(erabilterrazak direlako, Ikasleen partaidetza bultzatzen dutelako, etab.).
Informazio gehiago edukitzeko Mikel Etxarri, Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslearen artikulu osoa irakurtzeko aukera eskaintzen dizuet.
Bideo honetan Blogak argitaratzeko modu erraza aurkezten da:



lunes, 9 de marzo de 2009

APROBAK


Hau bideoa eta irudiak sartzeko aproba bat da.
Egingo dugun hurrengoa bideo bat sartzea da. Bideo hori Youtube-tik hartuko dugu.

hau da aukeratu dudan bideoa:

miércoles, 4 de marzo de 2009




Tim O´Reilly Cork-en (Irlanda) jaio zen 1954an. O´Reilly Media argitaletxearen fundatzailea eta presidentea da. Software askearen bultzatzailea eta Web 2.0 kontzeptuaren egileetariko bat da. "Pearl" lengoaiaren garapenean parte hartu du baita ere.
Hasieran literaturan interesatu zen, 1975ean Klasiketan Lizentziatu zen Harvard-eko unibertsitatean, baina laster informatika interesatzen hasi zitzaion. Hainbat libururen egilea da, denak bere argitaletxearekin argitaratuak daudelarik. 1992an "The Whole Internet User's Guide & Catalog" argitaratu zuen, Internet-eri buruzko lehen liburu airatua izan zen. 1993an internet-eko lehen ataria sortu zuen: Global Network Navigator, beranduago "AOL" bihurtu zelarik. 2000. urtean Safari books Online eratu zuen, liburuen salmentarako Internet-eko lehen tokia. 2004ean hitzaldi batean parte hartzen du, bertan Web 2.0 kontzeptua aurkezten du.